Orio AE: harrobia duin

Erabiltzailearen aurpegia Orio arraunean 2024ko maiatzaren 15a

Zazpi domina eskuratu ditu Orio Arraunketa Elkarteak arraunketa olinpikoko Udaberri Kopan, Castrelo Do Miño Ourensen, Galizian.

Igandean jokatu zen Galizian, Castrelo Do Miño-Ourensen, arraunketa olinpiko-aulki mugikorreko Udaberri Kopa.

Orio AEk 28 ontzi aurkeztu zituen lehiaketara, 11 infantilak eta 17 kadeteak. Guztira zazpi domina eskuratuta itzuli ziren etxera: urrezko bat, zilarrezko lau eta brontzezko bi.

A finalera (1. - 6. postuak) 16 ontzi iritsi ziren.

Urrezko Domina:

Lemazain Gabeko Laukoa / Kadete Neskak: Jare Miralles; Irati Olaizoila; Nahia Uranga; Elene Urrestilla.

Zilarrezko Domina:

-Lemazain Gabeko Bikoa / Kadete Neskak: Nahia Uranga eta Irati Olaizola

-Skull Bikoitza / Infantil Neskak: Shua Osa eta Malen Etxaniz

-Skiff/Bakarkakoa / Infantil Mutila: Joel Lizeaga

-Skull Laukoa / Infantil Mutilak: Alex Barranco Xabat Brit; Ander Roig; Mikel Barranco

Brontzezko Domina:

-Skull Laukoa / Kadete Mutilak: Hodei Gastiain; Aimar Ikatzeta; Ekhi Osa; Oihan Manterola

-Lemazain Gabeko Bikoa / Kadete Mutilak: Paul Sarasua eta Gorka Arrojeria

Laugarren: sei ontzi.

Bosgarren: hiru ontzi.

 

B Finalera (7. - 12. postuak): 9 ontzi iritsi ziren.

7.-Zazpigarren: Ontzi bat. (“B” finalean irabazle !!)

8.-Zortzigarren: Ontzi bat.

9.-Bederatzigarren: Ontzi bat.

10.-Hamargarren: Ontzi bat.

11.-Hamaikagarren: Bi ontzi.

12.-Hamabigarren: Hiru ontzi.

---

C Finalera (13. - 18. Postuak): 2 ontzi iritsi ziren.

14.-Hamalaugarren: Ontzi bat.

16.-Hamaseigarren: Ontzi bat.

---

Ontzi bat gelditu zen finalik gabe.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide