Orio AEren harrobia, jo eta ke

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2024ko mai. 8a, 12:29

Asteburuan Libournen lehiatu dira Nazioarteko Estropadetan, eta Orioko 32 ontzi izan dira bertan bi egunetan.

Libourneko Nazioarteko Estropadak jokatu dira asteburuan bi egunetan, eta Orio AEko 32 ontzik parte hartu dute bertan. Kanporaketak goiz partean izan ziren, eta finalak, berriz, arratsaldez.

Emaitzak, laburbilduta, honakoak izan ziren:

A Final nagusira 18 ontzi sailkatu ziren, eta bi ontzi izan ziren irabazle: 4x+/Lemazaindun Skull Laukoan arraun eskolako gaztetxoak batetik; eta 4- GJ/JM / Lemazain Gabeko Laukoan jubenil mutilak, bestetik.

Bigarren gelditu zen ontzi bat, hirugarren tokian sailkatu ziren bost ontzi, beste bostek bosgarren egin zuten, eta seigarren postuak eskuratu zituzten bost ontzik.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide