Orio AE eta azken 24 urte / Kirol-Memoria / Datu batzuk…
Estatuak, nazioak, independentismoak, gure Herria, gure Oriyo, klima aldaketa, berotze globala, ahalduntzea, erreferenteak, ekintzaileak, genero berdintasuna, justizia soziala, publikoa eta pribatua, ekonomia, pentsioak, osasuna, turismo-mota, industrializazioaren gainbehera, arrantzaleen bukaera, aisialdia, ongizatea, erronkak, kirola, emaitzak, ea, ea... Besteak beste, gai guzti hauetaz jarduten gara han eta hemen.
Orio AEren jarduera integralean ere, gai guzti horiek markatzen dituzten hainbat pausoek eragiña dute. Haundia gainera. Elkarte dinamikoa da, jende asko pasatzen da bertatik, jende asko jarduten da lanean eta logikari jarraituz, aldaketak etortzen dira bata bestearen atzetik, txikiak eta haundiak.
Hemen eta orain, txostentxo hontan, ez da azalduko Orio AEren filosofia / Jarraitu edo hartu behar duen bidea.
Bakarrik, Orio AEren azken 12 urtetan jasotako kirol-akitibitatearen datu-sortaz aparte, besteak-beste azken 24 urteko kirol-emaitza konkretu batzuk azaldu eta horiei buruz “puntualizazioak” azpimarratzeko ahalegiña egingo da.
Taula Orokorra/Orio AE: Datu-mota berdiñak aplikatuz, azken 12 urteek emandakoa.
Lehenengoz, goiko taulari jarraituz, goazen zenbaki batzuk azpimarratzera:
1.140 Estropada-Jardunaldi ofizialak burutu dira.
5.718 Ontzi uretaratu dira konpetizio ofizialetan.
45.266 Pertsona mugitu dira estropada ofizialetara.
1.326 Sari desberdinak lortu dira / Modalitate eta Maila Guztietan
SARIAK:
* 128 Trofeoak/Bestelako Sariak / Modalitate eta Maila Guztietan
* 913 Dominak/GAF+AEF+FER / Modalitate eta Maila Guztietan
* 285 Banderak / Modalitate eta Maila Guztietan
-----------------------------------------------------------------
Datu orokor hauetatik “azpiko” datu batzuk konkretatuz eta lortutako sari guztietatik, Txapelketak azalduz:
278 Txapelketak Guztira / Modalitate eta Maila Guztiak / GAF+AEF+FER
TXAPELKETAK:
* 146 GAF. Gipuzkoako Txapelketak / Modalitate eta Maila Guztiak
* 115 AEF. Euskadiko Txapelketak / Modalitate eta Maila Guztiak
* 17 FER. Espainiako Txapelketak / Modalitate eta Maila Guztiak
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Bestalde eta bigarrengoz, Elkartearen azken 24 urteetako Kirol-Memoriak erreparatuz, (2000-2023), Orio AEko arraunlarien goi-mailako (Arraunketa Olinpikoa eta Trainerua) konpetizio-emaitzari begiradatxoa emango diogu:
1_) Arraunketa olinpikoan SENIOR/ABSOLUTU mailako Urrezko domina/Txapelketak aipatuko ditugu (2000-2023):
90 Txapelketa/Urrezko Dominak Guztira / GAF+AEF+FER
TXAPELKETAK/URREZKO DOMINAK:
* 36 GAF. Urrezko Dominak / Gipuzkoa Txapelketak / Modalitate Guztiak
* 41 AEF. Urrezko Dominak / Euskadiko Txapelketak / Modalitate Guztiak
* 13 FER. Urrezko Dominak / Espainiako Txapelketak / Modalitate Guztiak
**** (2014). Bi arraunlari Munduko Txapeldun (-23)
-----------------------------------------------------------------
2_) Tosta arraunketako goi-mailako konpetizio-emaitzari begirada emanez, eta TRAINERUAri erreparatuz, besteak-beste Donostiako Estropadatako irabazleak (2.1); ACTko ligako irabazleak (2.2) eta ACTko estropada-garaile kopuruak aztertuko ditugu (2.3):
*2.1)_Donostiako Estropadak / Kontxan Irabazleak (2000/2008-2023):
7 Bermeo/Urdaibai 2010-2011-2014-2015-2016-2022-2023
6 Orio 2000-2007-2017-2019-2020-2022
5 Hondarribia 2005-2013-2018-2019-2020
5 San Juan 2014-2015-2016-2017-2018
5 Galizia 2008-2009-2010-2011-2012
4 Castro 2001-2002-2006-2008
2 Kaiku 2009-2012
2 Astillero 2003-2004
2 Donostia/Arraun Lagunak 2021-2023
1 Santurtzi 2021
1 Zumaia 2013
Azpimarratzekoak:
-) 24 urte hauetan, Orio da gizon eta emakumeetan irabazi dun elkarte bakarra.
-) Historian zehar, Zumaia, San Juan eta Orio dira gizon eta emakumeetan irabazi duten elkarte bakarrak.
-) Ez da ere ahaztu behar 2011n eta 2012n Donostiako Estropadatara ez ginela sailkatu.
-----------------------------------------------------------------
*2.2)_ACT Ligako Irabazleak (2003/2009-2023):
9 Bermeo/Urdaibai 2004-2007-2008-2010-2016-2017-2018-2022-2023
5 San Juan 2014-2015-2016-2017-2018
4 Orio 2019-2019-2020-2022
3 Hondarribia 2006-2014-2015
3 Kaiku 2011-2012-2013
2 Astillero 2003-2005
2 Santurtzi 2020-2021
2 Zumaia 2012-2013
2 Donostia/Arraun Lagunak 2021-2023
1 Castro 2009
1 Galizia 2009
1 Galizia/Gipuzkoa (exaequo) 2010
1 Getaria-Tolosa 2011
Azpimarratzekoak:
-) Historian zehar, Orio da gizon eta emakumeetan irabazi dun elkarte bakarra.
-) Ez dugu ahaztu behar, 2011n ARC1-Bigarren mailara jaitsi ginela.
Ondo erreakzionatu eta 2012n ARC1eko estropada guztiak irabaziz, ACT-Eusko Label Liga-Lehen mailara igo.
-) Hori bai, beheko mailetan, 3 Liga irabaziak ditugu:
1 ARC1 Liga. 2012 (“A” Taldea)
2 ARC2 Liga. 2019-2023 (“B” Taldea)
-) Bestalde eta bitxikeria, (Eusko Label + ARC1 + ARC2) irabazi dituzten elkarte bakarrak, Astillero, Kaiku eta Orio dira.
-) adi !!, lau Ligak (Euskotren + Eusko Label + ARC1 + ARC2) irabazi dun elkarte bakarra da Orio.
-----------------------------------------------------------------
*2.3)_ ACTko estropada-garaile kopuruak (2003/2009-2023).
ACTk bere sorreratik, (2003 Gizonak + 2009 Emakumeak) Ligako jardunaldiak.
ACTk, aparte eta bere kabuz, beste estropada batzuk antolatu zituen 2003 eta 2007 bitartean (konkretuti 4 estropada soilik).
Guztiak kontutan hartuta :
98 Bermeo/Urdaibai
96 Orio (52) + (44)
93 Hondarribia
Azpimarratzekoa:
-) Hiru talde hauetatik, Orio da gizon eta emakumeen estropadak irabazi ditun elkarte bakarra.
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Bukatzeko puntualizazio labur batzuk (3):
*_) (Urteetan epe luzeago hartuta…)
360 Orio AEk antolatutako estropada kopurua (1991-2023 / 33 urte)
ANTOLATUTAKO ESTROPADAK:
* 182 Aulki Mugikorreko Estropadak
* 46 Bateletako Estropadak
* 29 Traineriletako Estropadak
* 103 Trainerutako Estropadak
-----------------------------------------------------------------
**)_Orio arraun-konpetizioan (olinpikoa eta tostakoa) bilatzen den beste hainbat elkarte/herri/hiritaz datu-adibidetxo batzuk.
Biztanleria kontutan hartuz:
ORIO: (6.000 biztanle gaur egun)
Sevilla (680.000); Banyoles (20.000); Donostia (189.000); Hondarribia (17.000) ...
Bermeo (17.000); Boiro (19.000); Kaiku (27.000); Tolosa (20.000) …
Azpimarratzekoa:
-) Esan genezakegu, gaur egun eta kasik historia guztian zehar bezalaxe, beste Elkarte askorekiko desabantailan gaudela errekurtso humanoak, ekonomikoak eta mota guztietako baliabideak izan eta lortzeko garaian.
-----------------------------------------------------------------
***)_(1986-2023/37 Urte) aldi hontan, elkarteko estatutoak agintzen duenari jarraituz, hauteskunde-prozesuak bete dira puntualki.
10 Zuzendaritza-Talde ofizialak.
50 Zuzendaritza-Taldetik pasa diren pertsona desberdinak.
Azpimarratzekoa:
-) Urte guzti hauetan, kirol estamentuei dagokion legedia zuzen kunplituz, Orioko pertsona ugari inplikatu da “muxutruk” Elkartearen jarduera zuzentzeko ahaleginetan. (2023an ere, aurten, tokatzen den prozesua ireki da, zuzendaritza berria osatzeko)
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Guzti hau irakurtzen duzuenoi, seguraski mota guztietako iritziak sortaraziko dizkizue.
- Joera ona, erdipurdikoa edo txarra darama Elkarteak…
- Bikaina, ona edo eskasa da Elkartearen jarduera…
- Bide onetik edo txarretik doa Elkartea…
ea, ea, ea…
EZTABAIDAGARRIA GUZTIA.
Ea bada, elkartearen jarduera analizatu eta erronka berriak ezartzerakoan, datu guzti hauek baliagarriak izaten diren.
(Urte ugaritako jarduera/joera indikatzen dutelakoan…)
Orio, Urria 2023 / Joxemari Olasagasti Arruti / Orio AEko bazkidea: 388 Zbka.
GERTATUTAKOA JARRI DET...