IRITZIA

1995... Oriaren Traineru Jaitsiera

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2023ko mar. 15a, 12:26

Handik eta hemendik tiroka ari omen...

-Oriaren Traineru Jaitsiera 1995n sortu zen Orio Arraunketa Elkartearen iniziatibari esker. Handik aurrera kostako beste hainbat herritan ezarri zen eta gaur egun test estropada dezente jokatzen dira han eta hemen.

-Helburu jakin eta konkretuekin sortu zen urte hartan: “Aipatu beharra dago, proba hauen helburu nagusia dela, neguko prestaketak lantzen ari diren arraunlari eta elkarte guztiei eskaintzea aukera, progresioa testatzeko. Guztien parte hartzea bultzatu nahi da, hain zuzen. Elkarte federatuak, traineru mistoak... guztiak onartzen dira.  Test entrenamendu bikaina egitea, arraunlari guztiak uretaratzea, hori da gakoa. Elkarte eta prestatzaile bakoitzak bere prestakuntzaren arabera, osatu dezala ibilbidea eta proba”.

-Oriaren Traineru Jaitsieran, Orio Arraunketa Elkarteak beteranoentzat lehenengo aldiz Saikolatik hasitako ibilbidea moldatu zen, 2004 urtean. Beraz, urte dezente pasa dira beteranoen jardunari heldu zionetik. Gero Llagutak etorri ziren 2009an, hauei ere beren jarduerari laguntza eman zitzaien. Tartean 2006tik aurrera emakumezkoen traineruak ere hasiak ziren uretaratzen.

-Eboluzioa ikusirik, jaitsieraren helburuari zera erantsi zitzaion: “Guztiek parte hartzea da azken helburua, gizonezkoak zein emakumezkoak, elkarte federatuak, traineru mistoak... guztiak onartzen dira.  Jubeniletatik hasi eta beteranotaraino”.

-Jaitsiera hasi zenetik hamalau urtetara, 2008an, lehenengo aldiz gizonezkoen absolutu mailari bandera eman zitzaion, elkartearen babesleari errekonozimendua aitortzeko “keinu” bezala. Bere laguntza eta izena ager zedin hortik zehar. Ondoren 2015ean gaizki ez banabil, emakumezko maila absolutuari lehenengo aldiz bandera eman zitzaion, eta hala egiten jarraitzen du elkarteak gaur arte.

-Llagut eta traineru beteranoek ez dute banderarik jasotzen.

-Hona hemen zergatiak, besteak beste: talde mistoak hartzen dutelako parte, emakumezkoen taldeak eta gizonezkoen taldeak batera, estropada ofizialetan aplikatu beharreko inongo handikap taulik Orion ez delako erabiltzen, adibidez, edota batez beste 45 urte dituzten arraunlarien ontziak, 60 urte dituzten arraunlarien ontziekin batera hartzen duelako parte.

-Aurtengo edizioari helduz, llagut eta beterano azkarrenak zeintzuk izan ziren badakigu, baina irabazlea zein izan zen inork ez daki, maila-genero-adin sailkapenik ez delako egiten, eta inongo handikap taularik aplikatzen ez delako. Denak zaku berdinean doazelako.

-Jo dezagun nik sare sozialetan jarri nuen esaldira: “Banderazale arraunlari beterano sakrifikaturik ez dugu nahi, baizik eta arraunaren transmisioa sustatuko duten arraunlari beterano sakrifikatuak”.

-Bai, nik jarri nuen eta ez dut ezkutatuko. Baita ere esango dizuet, handik pixka batera kendu egin nuela, konturatu nintzelako haserre baten ondorio sutsua zela, “irrazionala” esan genezaguke eta bestalde, nik beteranoen jarduerari buruzko iritzi guztiz zuzena ez zuelako ondo adierazten. Baina denok dakigu, “biralizazio” gai hori nolakoa den, seguru nago beterano guztiak jasota daukazuela.

-Nik esandakoa batzuei gustatu ez zaizuen bezala, niri ere ez zitzaian batere gustatu Elkarteko sare sozialetan jaitsiera ondoren jartzen hasi ziren komentario batzuk. Hortik etorri zen nire haserrealdia eta bapateko erantzun haserrea. Adibide bat aipatuko dut:  “Orio, lamentable presumir de 70 inscritos, cuando 29 de ellos son tripulaciones veteranas y no tener derecho a ser reconocida su victoria con una bandera, un insulto a los remeros/as y un desprecio absoluto a su esfuerzo….insultasteis a 29 tripulaciones.

-Hau izan zen nire berotualdiaren pospoloa.

-Oriori, 2004tik aurrera eta aitzindari, beteranoentzat urtez urte beraientzat proba prestatzen duenari, guzti horrek daraman lan guztia kontutan edukiz, herriko hainbat eragile eta pertsonen urteroko lana txalotu beharrean, honelakoxezko hitzak?

-Beterano traineruko kirol jardueraren helburu nagusia test proba honetarako, bandera al da?, jakinda, maila honetan denek araudi egoera desberdinetan nahastuan ari zaretela, eta zaku horretan bandera bati emateak, inongo logikarik ez diot ikusten. Erabat ados nago Elkartearen prozedurarekin.

-Historian gelditzen da bandera jasotzetik haratago, azkarrenen izena txertatua eta errekonozitua, baita elkartearen artxibotan jasoa, beti ere maila eta genero ezaugarriak adieraziz.

-Ikusten da. Arrauna denok maite dugu, modua da desberdina.

-Oriaren Traineru Jaitsierak jarrai dezala bere bidea eta aurrerapauso berritan ere aitzindari izan dezala.

Joxemari Olasagasti Arruti / Orio. 2023-03-15 / (Oharra: Ez nago Orio AEko zuendaritzan. Bazkide izatez aparte, hainbat lanetan laguntzen det, beste makinabat oriotar bezela, bainan zuzendaritzako erabakitze jardueratik kanpo nago. Beraz, Orio AEko zuzendaritzak ez du hemengo iritziekin zer ikusirik. Iritzi pertsonala da)

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide