ORIO ORIALKI 2021, gaur arte...

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2021ko eka. 15a, 17:00

22 Garaipen

Orio AE / ORIO ORIALKI 2021
Arraunketa, integralki jorratzen saiatzen da Orio AE.
Arraunketa Olinpikoa eta Tostako Arraunketa.
Maila eta modalitate guztiak.

Konpetizioa eta arrauna sustatzeko, federazio desberdinak daude gaur egun.
_GAF / EAF/ FER.
Asoziazio deberdinak ere baditugu.
_ACT / ARC / ETE.

Bakoitza bere “burbujan” sartuta.

Konpetizio-egutegi desberdinak onartuak eta tamalez, askotan bata bestearen “gainean”.
Beraz, ez da erraza Orioko elkartea bezelakoaren zeregina.
Askotan, duintasun eza jasatzen da, gure kirol maitea integralki garatzeko.
Jardun bai, ahalegindu ere bai, bainan dezentetan, behar den bezala ez.

2021ko denboraldia badoa aurrera.
Batelak eta trainerilak bukatu ziren.
Arraunketa Olinpikoa azken txapelketatan murgilduta daukagu.
Traineruetako aurredenboraldia bukatu eta Liga desberdinak hastear ditugu.

Gaur arte, 22 garaipen lortuak ditu ORIO ORIALKIK:
12 Bateletan / 8 Aulki mugikorrean / 2 Trainerutan
Ea ba denboraldiaren bigarren zatiak zer eskaitzen digun.

Animo eta aupa Orio !!

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide