_egunero, bai,
entrenamendu saioak, mailaz-maila eta ordu-mugak,
errendimendua, emaitza onenak lortu nahian,
ohi denez, horrek herriari, arnas emozionala emango diolakoan,
bainan osasun egoerak bultzatuta, kontrola behar,
eta arraunetxe, saltsa askotako gunea,
batzuk buru-belarri saiatuz, besteak arinago, batzuk batez,
egunerokotasuna oso zaila.
_Noizbehinka, egunerokotasun lanetik aparte jardun behar,
estropada antolakuntzan murgildu behar,
hortan jardutea gaur egun, oso zaila baita ere.
_Nekagarriak, astunak bihurtzen ari dira azken hilabeteak,
bainan ezin etsi, horrenbeste kirolariren jarduera,
beraien ametsak eta ahalegiñak merezi duelako,
entrenamendu eta lehiaketari eusten saiatu behar,
eta hortan dago murgilduta Orio AE.
_animo eta ez etsi !!
aupa Orio !!