1/2)_Guztia martxan... ez da erreza !!

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2021ko mai. 5a, 12:14

egunerokotasuna, oso zaila

_bai, egunero,
entrenamendu saioak, mailaz-maila eta ordu-mugak,
errendimendua, emaitza onenak lortu nahian,
ohi denez, horrek herriari, arnas emozionala emango diolakoan,
bainan osasun egoerak bultzatuta, kontrola behar,
eta arraunetxe, saltsa askotako gunea,
batzuk buru-belarri saiatuz, besteak arinago, batzuk batez,
egunerokotasuna oso zaila.

_Noizbehinka, egunerokotasun lanetik aparte jardun behar,
estropada antolakuntzan murgildu behar,
hortan jardutea gaur egun, oso zaila baita ere.

_Nekagarriak bihurtzen ari dira azken hilabeteak,
bainan ezin etsi, horrenbeste kirolariren jarduera,
beraien ametsak eta ahalegiñak merezi duelako,
entrenamendu eta lehiaketari eusten saiatu behar,
eta hortan dago murgilduta Orio AE.

_animo eta ez etsi !!
aupa Orio !!




Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide