1992-2020. Karkara & Orioko garaipenak Donostian...

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2020ko abe. 29a, 22:44

1992-2020.
Karkara & Orioko garaipenak Donostian...
DONOSTIAKO ESTROPADAK

Karkarak bere ibilbidean eta Donostiako estropadetako garaipenak adierazteko, zer nolako azalak argitaratu ditun jakiteko kuriositatea izan dugu.
Hauexek urteak: 1992+1996+1997+1998+2000+2007+2017+2019+2020.

Aldizkariko hemerotekari begirada emanez, 2007ko azala ez zitzaigun azaltzen.
Digitalki jaso gabea dago nonbait.
Baten batek urte hartako alerik bazuen deialdia egin genuen.
Bai erantzuna azkar jaso ere.
Karkarazale amorratu batek ekarri digu paperezko ale bat.
Milesker !!
Azal guztiak eskuartean ditugula, hemen eginiko argazki-muntaia.

Jarrai dezala Karkarak oriotarren garaipenekin azalak zizelkatzen.
aupa Orio eta bide batez urteberri on !!



Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide