Orio AE_Txapelketak / Arraunketa Olinpikoa

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2020ko ira. 29a, 22:24

Arraunaren beste aldea, ez hain distiratsua, bainan bai eginbeharrekoa.

2020-09-27, Igandea / Legutio-Araba

1)_(Euskadiko Txapelketak)

18 Domina lortu dituzte oriotarrak.

(6 Urre-Txapelketa) + (5 Zilar) + (7 Brontze)

2)_(Gipuzkoako Txapelketak)

16 Domina lortu dituzte oriotarrak.

(6 Urre-Txapelketa) + (4 Zilar) + (6 Brontze)

Beraz, bi Txapelketetan 34 Domina lortu dira guztira !!

(12 Urre-Txapelketa) + ( 9 Zilar) + (13 Brontze)

3)_Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XIX.Liga

Ligako azken jardunaldia bezala puntuatzen zuten igandeko estropadak.

Aurten pandemia gatik ligako 3 jardunaldi bakarrik osatu dira.

Azken Sailkapen Orokorrean, Orioko INFANTILAK Ligako garaile izan dira.

BANDERA jaso dute liga irabazteagatik. zORIOnak !!

Beste mailatan, KADETEAK:(3.); JUBENILAK:(2.); SENIORRAK:(2.)

KRONIKATXOA

Eguraldi hotza eta haizetsua. Euririk ez. Hala ere !!

Erremolkea eta arduradunak goizeko 8:00-tako Legution.

Ordezkari bilera 8:30tan.

Arraunlariak bitartean ontzi guztiak muntatu eta prestatu.

Estropadak 10:00tan hasi eta 15.30tan bukatu.

Dominak, banderak eta sari guztien banaketa.

Ontziak desmuntatu eta erremolkean kargatu ondoren… etxera !!

Guztia protokolo sanitario zorrotzak jorratuz !!

----

Orio AEren kirol eta antolakunta arduradunek sekulako lana.

Zer esanik ez, kirolari-arraunlariak eginiko ahalegin bikaina.

Arraunaren beste aldea, ez hain distiratsua, bainan bai eginbeharrekoa.

----

Irailaren azken egunak, arraunketa olinpikoko txapelketak burutzeko urte garai aldrebesa.
Pandemiak, hankaz gora jarri du denboraldia.
Protokolo sanitario zorrotzak aplikatuz… guztia izaten ari da neketsuagoa, bainan oriotarrak tinko bere eginbeharrean.

----

21 ontzi maila eta modalitate desberdinetakoak izan dira Legution.

Infantiletan: 6 Ontzi

Kadeteetan: 3 ontzi

Absolututan (Jubenil + Senior): 12 ontzi

Gutxi-gora behera 80 arraunlari jotake !!

----

Covid19a gatik ekainarte arraunketa olinpikoa geldirik egon zen.

Pixkanaka-pixkanaka eta mailaz-maila udaran zehar bere entrenamenduetara bueltatu dira arraunlariak, ezarritako araudi sanitarioak aplikatuz.

----

Euskadin, Txapelketa desberdinak orain, irailean, programatu dituzte...

Guztiak kasik batera…  Ondoren estatuko txapelketak etorriko dira.

Kadete & Jubenilak urrian Sevillan,

Absolutuak & Beteranoak urrian Legution

Infantilak azaroan Banyolesen

----

Animo eta aupa Orio !!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide