Donostiako Estropadak 2020. Bi San Nikolas.

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2020ko ira. 3a, 23:49

Donostiako Estropadak 2020. Bi San Nikolas.
Azken 7 urte jarraian, Orioko gizon-emakume traineruak Kontxan.

Donostiako Estropadak 2020. Bi San Nikolas.
Azken 7 urte jarraian, Orioko gizon-emakume traineruak Kontxan.
---
Ez da batere erraza.
Oso zaila da.
Ikaragarria da, elkarte berdineko gizon-emakume traineruak Donostiako Banderen lehian izatea.
Azken 7 urte jarraian sailkatu zaizkigu bi ontziekin oriotarrak.
Orain arte, inork egin ez duna.
---
Aurten, badugu aipatu nahi dudan bitxikeria:
_Azken 6 urtetan gizonak San Nikolas traineruarekin uretaratu dira Donostian.
_Eta aldiberean, emakumeak Txiki traineruarekin jardun dira Kontxan.
_Aurten gizon-emakumeen bi traineruak San Nikolas dute izena.
_Beraz, Donostian bi San Nikolas aurkeztuko ditu Oriok.
_Lehenengo aldiz historian.
---
aupa Orio !!


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide