2020ko arraun denboraldia hasi da...

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2020ko urt. 4a, 23:10

Orio AE... etengabeko jarduera.
2020-01-04_Oria Ibaia arraunaz eta kolore horiaz blai !!
(3 Traineru) & (Aulki Mugikorreko ontzi guztiak)

_Eguraldi ona eta arraunean egiteko Oria ibaiaren egoera bikainarekin 2020ko arraun denboraldiari hasiera eman zaio Orion.
Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XIX.Ligaren 3. jardunaldia zegoen programatua eta bai, oraingoan garatu da estropada.
(Aurreko biak, bertan behera gelditu ziren eguraldi txarra gatik)
_Neguko estropada, Oriaren jaitsiera, Gipuzkoako arraunlariak jo ta ke izan ditugu.
_105 ontzi... ia 300 arraunlari. Neska-mutilak, maila eta modalitate guztitakoak.
_Etxekoak, 25 ontzi aurkeztu dituzte. Horietatik 20 ontzi "podium" postuetan izan ditugu.
(8 ontzi denbora onenarekin, 7 bigarren postuan, 5 hirugarren...)
_Jardunaldi hontan ikusitakoaren arabera, serio hasi dira "mirotzak".
----
Baita ere, entrenamenduan ikusi ditugu 3 traineru oriotarrak.
Gizonezkoen bi txalupak, eta emakumezkoa bestea.
----
Beraz, Oria Ibaia arraunaz eta kolore horiaz blai izan dugu larunbat honetan !!
aupa Orio !!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide