Lortu dute marka berria: 6 ordu, 26 minutu, 57 segundu
Estropalarien batazbesteko adina: 60 urte
Guztiak arraunlari ospetsuak izanak.
Nazioarteko mailan ibiliak, olinpikoak izanak...
-----------------------------------------
Inverness Courier eskoziar egunkariak, Loch Ness-ak (Loch Nis) dituen 20,5 miliak (33km) arraunean zeharkatzeko gaur egungo errekorra apurtzeko saiakerarik buruz informatzen du. Momentu honetan 2 ordu, 28 minutu eta 9 segundutan dago.
Astearte eta ostegun bitartean, eguraldiaren arabera, egingo den saiakera hau, (asteazkena 26an burutu da marka berriarekin) 13 arraunlarirekin batera Jock Wishart arraunlari, polo esploratzaile eta eskoziar itsas abenturazaleak egingo du.
Euskaldunongatik oso ezaguna den ontzia erabiliz egingo dute: trainerua. XVIII.mendean, Ternuako bale ehiza gunetik euskaldunak bota eta gero, euskaldunek sortutako arrantza ontzien gaur egungo «kirol bertsioa», 13 arraunlari eta patroi baterako egina.
Euskaldunek «beraien itsas» osoan, Ipar Atlantikoan, baleak ehizatzeko erabiltzen zuten txaluparen «alaba», errekor berri hau egiteko aukeratua izan da. Honen abiadura, pisu arina, egonkortasuna eta itsasora ondo moldatzea gaitik aukeratua. Eguraldia hain aldakorra den leku baterako aproposa.
Gainera, trainerua "Basque Country" Tknikan eginikoa eta arraunak Orio AEkoak dira. Egia da arraunlari taldean ez dagoela euskaldunik, baina euskal trainerua da eta orioko arraunak dira. Ekimenari ORIO izena jarri diote.