Bertan izango dugu emakumeez osaturiko Orioko trainerua.
Ea ba, animo eta zorte on !!
1986.urteak adierazten digu, Orioko emakumezkoen lehen partaidetza arraunketan eta konpetizio ofizialetan, aulki mugikorreko - arraunketa olinpikoan hain zuzen. Handik aurrera, eta disziplina hontan, urtetik urtera gehitzen joan da emakume-arraunlari kopurua, domina-mota guztiak lortuz Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelketeetako modalitate eta maila desberdinetan. Orioko elkartearen babesean egondako emakumeak iritsi dira Europa eta Munduko Txapelketan lehiatzera. Ezin ahaztu 2004.urtean Atenas-eko Joku Olinpikoetan, Orio AE-ko arraunlaria zen Eva Mirones pasaitarraren partaidetza.
Bestalde eta tostako arraunketan, 1994.urtean azaltzen zaigu Orioko emakumez osaturiko batel baten lehen partaidetza, garaipenarekin gainera, Loiolako batel estropadatako trofeoan zehazki. Gipuzkoako Ligan estrenaldia 1999.n izan zen, emakumezko jubenilez osaturiko batela hain zuzen. Emakumezkoen batel seniorrak, 2000.urtean lortzen du lehenengo Batel Txapelketa, Gipuzkoakoa zehazki. Tosta arraunketako modalitate hontan ere Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelketak lortuak dituzte Orioko emakumeak.
Emakumeez osturiko lehenengo trainerila oriotarrak 2010an egin zuen bere estrenaldi ofiziala. 2018arte, iazko Euskadiko Trainerila Txapelketa da, garaipen nagusienetakoa.
2010 izan zen baita ere, Orioko emakumezkoen traineruaren lehenengo partaidetza ofiziala. Gaur arte, pixkana-pixkana eta bere kirol-maila hobetzen joanez, goiko postuetan dabil azken pare bat urteotan. Datu historikoak adierazten digutenez eta 2018.arte, 12 garaipen lortuak ditu Orioko emakumezkoen traineruak, bainan goi-mailako bandera falta da beraien ibilbidean. Bost aldiz izan ditugu lehian Donostiako Estropada – Kontxako Banderan, behin bigarren eginez, beste behin hirugarren, bi aldiz laugarren eta bat bosgarren. Euskotren Ligan aldiz, beste bost aldiz hartu dute parte emaitza hauekin: behin bigarren, bi aldiz hirugarren, eta beste bi aldiz laugarren. 2019. Aurten goi-mailako banderen lehian jarduteko ilusioarekin datoz emakume oriotarrak.