Orio AE / Traineriletan txukun...

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2019ko mai. 20a, 22:49

Oriotarrentzat, bi banderakin itxi da Gipuzkoako denboraldia.
Larunbatean Liga bukatu eta igandean Txapelketa jokatu.

Emakumezko Absolutuak: Gipuzkoako Ligako Garaile !!
Gizonezko Seniorrak: Gipuzkoako Txapeldun !!
 
_Gipuzkoako Trainerila Liga 2019
Hondarribian larunbata 18an jokatu zen azken jardunaldia, seigarrena hain zuzen.
Ligako Azken Sailkapen Orokorrak eman diguna hauxe da:
Emakumezkoak Absolutuak:
1. Urrea/Bandera_Orio Babyauto A
(Emakumezkoen plantila ia oso-osoak hartu du parte "A" ontzi hontan. Jardunaldiz-jardunaldi arraunlariak aldatuz ibili dira ta...)
(Azpimarratzekoa da historian zehar Orioko Emakumezko Trainerilak lortzen dun lehenengo Liga dela aurtengo hau)
2. Zilarra_Donostia Arraun Lagunak
3. Brontzea_Orio Babyauto B
Gizonezko Seniorrak:
1. Urrea/Bandera_Hondarribia
2. Zilarra_Orio Babyauto
3. Brontzea_Zarautz
 
_Gipuzkoako Trainerila Txapelketa 2019
Hondarribian, igandea 19n jokatu da Txapelketa
Emaitzak:
Emakumezkoak Absolutuak:
1. Urrea/Bandera_Donostia Arraun Lagunak
2. Zilarra_San Juan
3. Brontzea_Orio Babyauto
Gizonezko Seniorrak:
1. Urrea/Bandera_Orio Babyauto
(Arraunlariak:  Ibon ARRUTI; Bersaitz AZKUE; Jokin ETXANIZ; Leandro SALVAGNO; Martxel ALDAI; Imanol GARMENDIA; Gorka ARANBERRI (Patroia)
(Azpimarratzekoa: Orioko gizon seniorrek historian zehar lortzen duten 12.n Gipuzkoako Txapelketa da. (1985-1991-1992-1993-1994-1995-1996-2006-2009-2010-2018-2019)
2. Zilarra_Hondarribia
3. Brontzea_Zarautz

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide