Orio_2017-07-23_Igandea_(20:00)_Aurtengo Jazzaldiaren programaren barruan, kontzertua izan da Orioko Herriko Plazan. Aurten betetzen dira 100 urte Ella Fitzgerald kantari estatubatuarra jaio zela eta haren omenezko kontzertua izan da_DEBORAH CARTER QUINTET taldea honela dago osatuta: Deborah Carter (ahotsa), Iñaki Askunze (saxo tenorea), Francisco Javier Juanco (gitarra), Gonzalo Tejada (kontrabaxua) eta Jo Krause (bateria)_Ella Fitzgerald gogoan_Deborah Carter kantariak Ella Fitzgerald jazzaren dama handiaren errepertorioa ekarri du gogora, haren jaiotzaren mendeurrenaren harira. Jazzaren eta XX. mendeko kulturaren ikono ezagun bat da Ella Fitzgerald. Carter-ek fidel interpretatu ditu haren abestiak, baina estilo pertsonala ere emanez. Deborah Carterrek sei disko publikatu ditu eta mundu osoan barrena egin ditu birak. Jazz-bokal irakaslea da Musikenen.