1939ko Banderaren Auzia Aztertzeko komisioa_Herri bilera.

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2016ko ira. 16a, 16:31

1939ko Banderaren Auzia Aztertzeko komisioa sortu da eta herritarrekin bilera egingo du irailaren 22an. // •_Propio sortutako lan taldeak landuko du 1939. urteko banderaren auzia // •_Komisioak eskertzen du Donostiako alkateak gaia konpontzeko erakutsitako prestutasuna. Bilera eskatu dio, idatziz, Eneko Goiari. // •_Irailaren 22rako oriotarrak deitu ditu Komisioak, herritarrek izan dezaketen informazioa eta iritzia jaso eta ikerketan baliatzeko. // _Kontxa bezperan agerraldia egin zuten Orioko Alkateak, 30 arraunlari oriotarrek eta Orio Arraunketa Elkarteko lehendakari izandakoek 1939. urtean arraunlari oriotarrek uretan irabazi zutena defendatzeko. Donostia Festak erakundeak erabili duen prozedura salatu zuten eta erabakia orain hartzeko arrazoiak zein diren galdetu. // _Ordutik ez da lana eten. Gaia lantzeko propio sortu da 1939ko Banderaren Auzia Aztertzeko komisioa deitu dutena. Agerraldian esan bezala, arrazoiz kargatu nahi da. Gaiak denbora, pulamentua, ikerketa, analisia eta azterketa eskatzen ditu. // _Komisioak eskertzen ditu Eneko Goia Donostiako Alkatearen prestutasuna eta borondatea. Donostiako Alkateak bilera egiteko borondatea erakutsi zuen igandean eta komisioak ez du aukera galdu nahi. Bilera eguna eta ordua jarri zain daude komisioko kideak. Hiru taldekidek ordezkatuko dute Orioko herria. // __Herritarrei deialdi irailaren 22rako / (Salatxo Aretoa_19:00) // _Herri bilera konbokatu du komisioak, Salatxo aretoan izango da arratsaldeko zazpitan. Helburua epe laburrean emango diren pausoen berri eman eta herritarrak hizketan jartzea da. Komisioko kideak seguru daude 1939. urteko banderaz informazio asko izango dutela oriotarrek. Garai hartako oriotarrek bandera horren bueltan kontatutakoa ez dago idatziz jasoa eta ikerketarako baliatu nahi dute. Horrez gain, herritarren sentimendua eta iritzia ere dokumentatu nahi du Komisioak. Datuak behar bezala jasotzeko saiakera egingo da herri bileran. // _Orio, 2016-09-16_1939ko Banderaren Auzia Aztertzeko komisioa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide