ORIO_EUSKARA KOLONIZATUA

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2016ko api. 8a, 22:08

Euskal Herriko Itzulia pasa da Oriotik. Eguraldi txarrak, bainan txirrindulariak bikain, antolakuntza-logistika ere bere tokian. Badirudi guztia ondo joan dela, bale !!... GUZTIA ?? Herrian zabaldutako “suplemento especial publicitario” delakoan, Orioko eragile guztiak, alkatea, turismo eta kultura ordezkaria, kanpineko arduraduna eta antolakuntzako ordezkaria gaztelaniaz jo ta su jarri dituzte beraien azalpenak emanez… “Euskal Herriko Itzuliak” oriotarren euskara suntsitu du, hizkuntz-kolonizazioak berean jarraitzen du… gureak ez du erremediorik !!. Ez gara kapaz gure nortasun linguistikoari eman beharreko babesa eskaintzeko. Euskararen arnasgunea omen da Orio… kaka !!.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide