ACT_Euskarak atzera...

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2016ko mar. 22a, 17:11

ACT Ligarekin, EITBn izan arren, euskarak atzera pauso haundia egin du. 1970-80-90 urteetan, arraun munduko terminologia euskaraz zen. Euskara erabiltzen genuen. Hemengo federazio eta elkarte arteko harreman idatziak ere pixkanaka-pixkanaka euskaratzen hasiak ginen... Bainan ACT sortu zen-genuen 2003an eta akabo !!. Galiziarrak, kantabriarrak zirela ta... gaztelanizatu egin zen zearo elkarte eta federazioen harremana. Arraunarekiko euskal terminologia galtzen joan da Ipar-poloko glaziarrak baino azkarrago... orokorrean euskal arraunlariei kosta egiten zaie euskaraz mintzatzea ta orain gainetik "Movistar +" ACT Ligako telebisio eskubideak hartzekotan omen dabil... mataputxakin jota geldituko da euskara !!... Gure hizkuntz-aberastasun ederra dun kirol aktibitate hau ere zearo gaztelanizatuko zaigu... Gaztelaniak kolonizatu du baita ere, euskal arraun mundua... Euskal terminologiaren eza izango bagenu... ez, ez... gu gara arazoa... euskal herriko arraun komunitateak utzikeria du euskararekiko... ez dugu erabiltzen... sortzen ditugun erakundeetan ez diogu euskarari baliorik ematen... Gureak ez du erremediorik !!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide