Orio AE_2015eko arraun denboraldia bukatu berria dugun honetan, kirol-ibilbidea jaso dugu datu-taula batean. Laburbilduz: 99 jardunaldi burutu / 583 ontzi uretaratu konpetiziotan / 4342 pertsona mugitu konpetiziotan / 132 Sari lortu (Banderak, Trofeoak, Dominak….) / Aipatzekotan eta besteak-beste, esan beharra dago: Elkarte honek sekula ez duela konpetizioetan hainbeste ontzi uretaratu, hainbeste persona mugitu eta hainbeste sari lortu. Alde horretatik marka guztiak hautsi dira / Guzti hau Orio AEren kirol-lan-integrala ezagutarazteko baliogarritzat izango duzuelakoan. Datu sorta guzti hau ezagutuz, bakoitzak atera ditzala bere iritziak… inpresioak… ondorioak… Agur !!