HASI ARRAUNEAN, EMAN IZENA Orio Arraunketa Elkarte

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2015ko ira. 4a, 12:53

HASI ARRAUNEAN, EMAN IZENA Orio Arraunketa Elkartean / Kontxa ostean berehala hasten da denboraldi berria. Etorkizuneko arraunlariak lanean hasiko dira hamar egunetan. Arrauna bizi duen Oriok harrobia behar du, arrauna gustuko duen orok egin dezake saiakera. Orio Arraunketa Elkartean izena emateko epea irekita dago. Kirolaz gain laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsua izaten irakatsiko diogu Orio Arraunketa Elkartean. Zabalik dituzue Orio Arraunketa Elkarteko ateak. Hori bai, lanerako etorri. Hona hemen adinak adin izen emateko bilera egunak: ALEBINAK: 2004-2005 urteetan jaioak. Bilera, Irailaren 16an 16:45 ordutan, Arraun Elkartean / INFANTILAK: 2002-2003 urteetan jaioak. Bilera, Irailaren 15ean 17:30 ordutan, Arraun Elkartean / KADETEAK: 2000-2001 urteetan jaioak. Bilera, Irailaren 16an 17:30 ordutan, Arraun Elkartean / JUBENILAK : 1998-1999 urteetan jaioak. Bilera, Irailaren 15ean 18:15 ordutan, Arraun Elkartean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide