2. Kuadrillen Arteko Batel Estropada

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2015ko mai. 19a, 16:04

Maiatzaren 31ean, Garagardo festaren harira, 2. Kuadrillen Arteko Batel Estropada jokatuko da. Antolatzen den bigarren aldia izan arren, lehendabizikoz egongo da Garagardo Azoka Bandera jokoan. 17:00etan hasiko da festa errioan.

Iaz egin zen lehen aldiz eta harrera paregabea izan zuen. Festa giro alaia nagusitu zen kuadrillen arteko lehen batel lehiaketan. Eta, emaitza biribila ikusita, bigarrengoz antolatzea erabaki da. Maiatzaren 31n izango da, igandean, arratsaldeko 17:00etan.

Izena emateko epea 2015eko maiatzaren 29an amaituko da, ostiralarekin. Salatxo eta Kalakari tabernetan eman daiteke izena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide