zORIOnak !!_Meira-Moaña-Pontevedran emakumezkoen b

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2015ko api. 28a, 00:13

zORIOnak !!_Meira-Moaña-Pontevedran emakumezkoen batel jubenilak lortu dun garaipena ospatuz eta bide-batez, aurtengo batel denboraldi bikainari amaiera emateko, Orioko Udalak harrera egin die arraunlariei. Hauek, lehiaketa guztitan lortu dituzten 14 banderarekin agertu, talde-argazkia atera eta balkoian astindu, herriko Talai-Mendi txarangaren doinu eta zaletuan txalo artean. 2015eko 14 garaipenak hauexek: (4 Gipuzkoako Liga) + (6 Gipuzkoako Txapelketa) + (3 Euskadiko Txapelketa) + (1 Espainiako Txapelketa). Hemendik aurrera, gehienak aulki mugikorrean murgilduko dira eta beste batzuk traineruari helduko diote. Zorte on !!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide