animo !!_Euskadiko Txapelketak_Legutio-Araba_2015-

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2015ko api. 15a, 11:55

animo !!_Euskadiko Batel Txapelketak_Legutio-Araba_2015-04-18/19_Larunbatean sailkapen estropadak arratsaldean (16:00); Igandean finalak goizetik (11:00)___Oraingoan 7 mailatan jokatuko dira txapelketak eta Orio AEk 6-tan aurkeztuko ditu batelak_Gipuzkoan neskak, infantiletan eta kadetean bi txapelketa izaten dituzte, bainan Euskadi eta Espainiko lehiketetan bi maila hauek txapelketa bat osatzen dute, horregaitik dira oraingoan 7 titulu jokoan. Bestalde emakumezko absolutuetako Orioko batela ez da aurkeztuko, trainerila eta traineruaren prestaketarekin buru-belarri jarduteko. Beraz, mutilak 4 eta neskak 2 mailatan izango dira oriotarren ordezkari... ea ba, ez etsi, animo eta zorte on !!_Kontutan izan, larunbateko sailkapen estropadan maila bakoitzeko lehenengo 4 ontziak bakarrik sailkatuko direla iganderako finaletarako, beraz lana erruz egin beharko da podiuma zapaldu nahi bada !!... ze... maila gehienetan 10 ontzitik gora izango dira lehian eta...

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide