ORIO. UDALAREN BANDOA. Apirilaren 4ko estropadak d

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2015ko mar. 26a, 16:09

ORIO. UDALAREN BANDOA. Apirilaren 4ko estropadak direla-eta, Udalak honako bandoa kaleratu du: Herritar laguna, 50 urte bete ditu Orioko Arraunketa Elkarteak. Arraun ibilbide luze horretan beste mugarri bat jartzera goaz aurten: apirilaren 4an, larunbatarekin, 16. Nazioarteko Estropadak jokatuko dira. Zortziko eta lauko onenak Oria ibaian izango dira lehian, Arraunetxe paretik plazaraino. Mimo handiz prestatu dugu dena eta egun borobila izatea nahi genuke. Estropadak direla-eta, Ibon Huegun Orioko Arraunketa Elkarteko presidentea eta Beñat Solaberrieta Orioko alkatea eskari bateratua egitera gatoz: Traineru denboraldian ohitura den bezala, herriko balkoiak apaintzeko eskaera egin nahi dizuegu: bandera horiak, herriko denda eta tabernetan banatuko diren globoak, apaingarriak, arraunak... dena da baleko estropada aurreko egunak girotzeko. Apirilaren 4a egun osoko jaia izango da eta goiz-goizetik kamiseta horia jantzita kalera ateratzea eskatzen dizuegu oriotarrei. Estropada jokatzen ari den bitartean eta ontziak zubira gerturatu ahala, autoei bidea moztuko zaie zubian eta plazan, estropada ikusten ari direnen segurtasuna bermatzeko. Udaltzainak eta Orioko Arraunketa Elkarteko borondatezko kideak arituko dira trafikoa bideratzen. Mila esker, aldez aurretik, zuen laguntzagatik. Goza dezagun arraunaz eta herriaz! Orio, 2015eko martxoaren 25a. Orioko alkatea, Beñat Solaberrieta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide