Alberto Etxartek, Ibon Urbieta, Jokin Alberdi eta beste hainbatekin elkarteko harrobia prestatzen ari den arraunlari beteranoak, Torinoko Silever Skiff Trofeoan estropada irabazi zuen Men Master B –36-42 urte– beterano mailan. Guztira 519 arraunlarik parte hartu zuten skifean, jubenil mailatik I beterano mailara arte –75 urte–. Guztiak kontutan hartzen dituen sailkapen orokorrean 60. denbora egin zuen Etxarteak, eta bere adin-mailan onena izan zen. Zorionak!
Argazkiak hemen.