FER_Espainiako Arraun Federazioak 2014ko Sariak kategoria bakoitzean norentzat izango diren erabaki du. ORIO Arraunketa Elkarteari urteko klub onena egokitu diote, eta promesa mailan, ORIOko elkarteko kide Ander Zabala santurtziarrari eta Imanol Garmendia donostiarrari. Azken bi arraunlariak munduko txapeldun izan ziren 23 urtez azpiko mailan, pisu arineko lemazain gabeko lauko ontzian, Espainiako selekzioarekin. Sari banaketa ekitaldia 2015eko lehen hirulekoan egingo dutela iragarri dute_zORIOnak !!