Eusko Jaurlaritzak sekulako kolpea emango die euskarazko hedabideei. BERRIA, Hamaika Telebista eta Elhuyar aldizkariek, hurrenez hurren, 208.000 , 45.000 eta 20.000 euro gutxiagoko laguntza jasoko dute. Oztopo handia da hori bai proiektua garatzeko, bai iraupenerako hain garrantzitsua den berritze prozesua aurrera eramateko. Horren aurrean, sinadura bilketa jarri dute martxan. Eskaria argia izango da: Eusko Jaurlaritzak BERRIAri "gutxienez 2013ko laguntza bera eman diezaiola". Sinadura bilketa: http://euskalherrianeuskaraz.eus/hedabideak/1570/Sinadura_bilketa_abiatu_dute_BERRIAren_alde/