Aulki mugikorreko Europako Txapelketa jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia orioarraunean 2014ko mai. 28a, 15:24

Aulki mugikorreko Europako Txapelketa jokatuko du Jon Carazok_(Orio AE)_SASOIAN_20140528_Orio arraunketa elkarteko kide Jon Carazok aulki mugikorreko Europako Txapelketa jokatuko du, etzitik igandea bitartean, Belgradon (Serbia). Espainiako selekzioaren zortziko ontziarekin (8+M) lehiatuko du, eta sailkapen estropada etzi izango dute 13:40ak aldean; eta errepeskako estropada larunbatean 13:30an. Sailkatuko balira, final nagusia igandean dago iragarrita 14:30an; bestela, goizean izango dute B finaleko proba. Aurten, Europako Txapelketan 36 herrialdetako 659 kirolarik hartuko dute parte, 17 modalitatetan. Txanda guztien ordutegi probisionala: http://www.sasoian.info/fitxategia_ikusi.php?id_fitxategia=5406

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide