Euskarak 365 egun

Euskararen Eguna aste osoan ospatzen ari gara!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2015ko abe. 3a, 12:47

Ikasleei 3 galdera egin dizkiegu, baina gaur bakarra aurreratuko dizuegu:

1.- Zer da zuretzat euskara?


Euskaraz bizitzea gure ametsa da.
Euskaraz bizitzea opari bat izango litzateke.
Euskara antzinako hizkuntza da eta altxor bat bezala zaindu behar dugu.
Ez dugu aitzakiarik euskara ez ikasteko.
Euskara da gure herriaren nortasuna.
Euskara nire hizkuntza da.
Euskara da euskaldun egiten gaituena; izaki biziduna da, bizitzeko baloreak ematen dizkiguna.
Euskara da gure kultura eta herria mantentzeko baliabide bat.
Arbasoekin eta ondorengoekin lotzen eta lotuko gaituen zilbor-hestea da euskara.
Euskara da bizitza bizitzeko eta sentitzeko modua.
Nik bizi nahi dudan hizkuntza da euskara.
Euskara abentura berri bat da.
Nire herriko hizkuntza da.
Ez da hizkuntza bakarrik, kultura ere bada.
Gertuko jendearekin hitz egiteko hizkuntza da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide