Zorionak Anuska: Orain taldearen gutuna

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2019ko eka. 15a, 15:00

Konfiantza osoa daukagu alkate ona izango zarela eta Oriorentzat lana ondo egingo dezula.

Orain taldeak argitu nahi du egun hauetan giltza izan garela, batekin eta bestearekin negoziatzen ibili garela etabar, gezurra edo txutxumutxuak besterik ez direla izan.

Ez EH Bilduk eta ezta EAJk ez digute beraientzat botoa eskatu. Gure barne eztabaida bakarra gure programako hiru puntu nagusienetakoak lortzeko ahaleginak egitea baiezkoa lortzeko:

- Liberazioak eta batzordeak talde politiko guztiekin partekatzea.

- 2020ko uztailaren 1a baino lehenago Udaletxeak 2. mailako idazkaritza izateko prozedura abiarazita egotea.

2020ko uztailaren 1a baino lehenago herri galdeketen arautegia izateko prozedura abiarazita egotea.


EH Bilduren ezezkoa jaso dugu eta, beraz, Orain taldea abstenitu egin da.

Hemendik aurrea, eta jakinda ze indarra daukagun, hiru puntu hauek mahai gainean jartzen jarraituko dugu.

Orain taldea

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide