Orioko Udalaren antolamendua optimizatzeko eta udaleko lanpostuen balorazioa berrikusteko lanak, hasieratik urte eta erdira

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2019ko mar. 19a, 17:16

2017ko urriaren 26an egin zen Ogasuna, Pertsonala eta Kalitatea batzorde informatzailearen gai-zerrendako 1. puntuak honela zioen: LKSk egindako lankidetza-proposamena aurkeztea. LKSk lankidetza-proposamena egin du, Orioko Udalaren antolamendua optimizatzeko eta udaleko lanpostuen balorazioa berrikusteko.

Lankidetza bi zatitan banatzen zen, lehenengoak bost hilabeteko iraupena izango zuela aurreikusten zen eta bigarrenak lau hilabetekoa. Asmoa 2018ko irailerako lana amaituta egotea eta proposamenaren aldaketek suposatuko zuten moldaketak 2019ko aurrekontuetan jartzea. 2017ko azaroaren hasieran bi alkate-dekretu sinatu ziren (443/2017 eta 444/2017) LKS S. Coop.(CIF F 20369153) enpresari bi lanak esleituz, bata 21.731,60 eurotakoa eta bestea 18.494,85 eurotakoa.

Alkateak 2019ko aurrekontuak bukatu ondoren Pertsonaleko batzordea deituko zuela esan zigun. 2019ko otsailaren 11n onartu ziren aurrekontuak.Laster urte eta erdi beteko da lanak esleitu zirela eta oraindik ez dago lehenengo zatia, antolaketa eredua, guztiz bukatuta, ezta onartuta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide