Lur azpiko edukiontziak: urtebete ondoren…

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2019ko mar. 11a, 12:00

Zaborrak jasotzeko sistema berria Urola Kostako Udal Elkartea-UKUE erakundearen ardura da. Getaria, Orio, Aia, Zarautz eta Zumaia udaletxeek osatzen dute eta akronimo bat du: BAGOAZZ. Azkeneko bost hizkiak udalen hasierakoak dira.

Orioko udaletxeko talde politikoek 2016ko bukaeran hasi ziren sistema berriari buruzko informazioa jasotzen. 2017ko otsailean egin zuen batzorde erabakitzailea UKUEk, 2018aren hasieran sistema berria martxan jartzeko, kontratazio prozedura hasteko informazio zehatza behar zuelako.

2018rako guneak egokituta egon behar zuten baina, Bikamiotako argazkian agertzen den bezala, 2019aren hasieran gaude eta oraindik bukatu gabe ditugu obrak.

Lur azpiko edukiontziek bizi kalitatea hobetzeko eta kalea garbiago edukitzeko bertuteak dituzte, baita urritasun bat duten pertsonentzako erabilera erraztea ere. Horrela izanda eta ados egonda, sortzen diren galderak hauek lirateke:

  •  Zergatik sistema berri honetan Oriok bakarrik ditu lur azpiko edukiontziak eta beste lau udaletxek (hiru EAJkoak eta bat EHBildukoa) ez dituzte jarri eta zituztenak kendu egin dituzte?
  • Zergatik Orion zeudenetatik batzuk kendu egin dira, beste hiru talde politikoek adostuta?
  • Bost udaletxeetako talde politikoetatik Orioko Udal Gobernuak al dauka bakarrik herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta tokiak garbiagoak edukitzeko kezka?
  • Edo demagogia egiten gara txapeldunak? 

Bere garaian KARKAran idatzi genuenaren harira, beste lau udaletxeek lur azpiko edukiontziak ez izateko arrazoi nagusienetako bat da, sistema horrek urtero duen mantenuaren kostua da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide