Ikasturtearen amaierarekin eta udarako denboraldia hasten denean hainbat aldaketa izaten dira herrian eta hondartza aldean, eguzkia agertzen dela, sorosleak beraien lanetan daudela, kotxeen eta bisitarien etorrerak direla, etab.
Badira urte batzuk hondartzako txoko baten bi zutoin edo poste jartzen direla eta sare bat biak lotzen, hondartza zaleek boleibolean jolasteko, zeuden egoeran arau batzuekin jokatzea ezinezkoa zelako.
2018ko otsailaren 15eko Ogasun batzordean udal gobernutik kanpoko hiru talde politikoek aurrekontuei aurkeztutako emendakinak bozkatu eta diktaminatuta, otsailaren 21ean 2018rako aurrekontuak Udalbatzarrean onartu ziren.
Onartutako emendakinen artean kiroletako bi zeuden, herritarren eskaerak zirenak: Anibarko portuan erabilera anitzeko kantxa jarri eta hondartzako boleiboleko bi joku erosi.
Anibarko Portukoa erabilera anitzeko kantxa maiatzean jarri zenean boleiboleko jokuen erosketaren berri galdetu zen eta erantzuna hau izan zen: Udaletxeko bi langilek esan zutela urtero jartzen zirenak ondo zeudela (I. argazkia) eta berriak ez erosteko.
Azkenean, uztailean erosi zen sare bat (eta nolakoa!!!), ez dituena neurri estandarrak betetzen, alboan beste batzuk erabilgarriagoak izan dituena eta udara osoan ia ez dena erabili (II. argazkia).
Ez dugu uste hain zaila denik, ez da beste munduko gastua eta toki egokiak daude jartzeko eta batez ere gazteek beraien partidak jokatzeko (III. argazkia). 2019ko aurrekontuetan partida zehatz bat ezartzen saiatuko gara.
Abenduan oraindik hondartzan dago zain jokalariek noiz gerturatuko, udaran ez baitzuen jokurik eman, ekaitzak eta zaparradak jasotzen (IV. argazkia).