Iritzi guztien arabera zerbitzu bikaina eta harrera ona zuenez 2012an Orioko Udal Gobernuak, herrian turismoa eta merkataritza sustatzeko, Txu-Txu trena erosi zuen.
Horretarako, 2011n Arkupe elkartearen izenean Eusko Jaurlaritzari egin zitzaion diru-laguntzaren eskaerak aurrera egin zuen eta 58.050 euro jaso ziren; hau da, trenak balio zuenaren %76.
Zergatik eta zertarako trena erosi? Hiru urte pasatu ziren alokairuan urtero 25.000 euro inguru ordainduz eta urte gutxitarako baliagarria dena, epe luzerako jarduna izatea pentsatzen bada gastua patrimonializatu egin behar da.
Zertarako galderari erantzunez, ekonomikoki ez hain garestia izateko, zerbitzuari gertutik jarraipena egiteko, herritarren eskura bi gidari lanpostu jartzeko, …
Azken urteetako likidazioak jaso ondoren Orain taldeak balorazio ekonomiko eta orokor bat egiteko unea heldu dela uste du.
Jakiteko oraingo gestioarekin jarraitu behar den, kontzesio eredu bat erabili edo alokairu sistemara bueltatu, Txu-Txu trena martxan egon den bederatzi urteetako likidazio ekonomikoak eskatzen ditugu eta baita teknikari arduradunaren txostena eta bere iritzi antzeko trenak dituzten herrien jokabideetan arrazoituta.