Orioko Udalaren 2018ko Aurrekontu Orokorrak (3/4)

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2018ko mar. 28a, 10:03

Hirugarren atalean aurtengo gastuetan inbertsioak duten garrantzia argi geratzen da eta talde politikoen zuzenketak zerrendatzen dira.

3. atala: Gastuak.

 

Aurreko atalean adierazi den bezala, Diru-sarrerek baimentzen dute Gastuen gehienezko kopurua. 2017an baino 551.102 euro gehiago jasoko dira 2018an, ia %8a.

 

Diru-sarreren igoerak inbertsio garrantzitsuak egitea ahalbidetzen du. Kontuan izan behar da aurten inbertsioetarako aurrekontuaren %13,7 bideratzen dela (1.064.282 euro) eta aurreko lau urteetan %3,2 - %6,4ko tartean egon direla.

 

Horrela onartu dira Aritzaga kalearen saneamendurako 196.000 euro, Kaia egonkortzeko 280.387 euro eta San Martingo argitegirako 60.000 euro.

 

Bestalde, aurrekontuak hobetze aldera, udal gobernutik kanpo dauden talde politikoek zuzenketak aurkeztu zituzten eta 2018ko otsailaren 15eko Ogasun batzordean diktaminatu ziren. Hona hemen onartu ziren zuzenketak:

PSE-EE taldeak: Helduen parkeak +12.000 / Musika eskolako instrumentuak +4.000 / Anbulategiaren sarrerako atea +7.000.

ORAIN taldeak: Kanpineko inbertsioak-biltegia, tabernako sukaldea +20.000.

EHBildu taldeak: Bide publiko mantenua-Benta, Itxaspe, Erretzabal +10.000 / Aurokarabana aparkalekua +25.000.

EHBildu, ORAIN, PSE-EE taldeek: Arraunetxe inbertsioa +42.000

EHBildu, PSE-EE taldeek: Hondartzako eraikinak +25.250.

EHBildu, ORAIN taldeek: Kreditu Globalean aldaketak, Mugiment -15.000 / Ongizate laguntzak +25.000 / Orio Galbahetik +5.900.

 

Zuzenketa hauek presa-garrantzia gutxiago duten beste batzuk murriztuta egin dira: Zarautzko garbigunea, Kultur Etxe atzea, Udaletxeko alero pintaketa, Kosta tailerreko igogailua,…

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide