2. atala: Diru-sarrerak.
Orioko Udalaren 2018ko Aurrekontu Orokorraren Diru-sarrerak 7.787.102 eurokoak dira eta kopuru horrek baimentzen du gehienez zenbateko bera gastatzea. Jakiteko nondik nora datozen Udalaren Diru-sarrerak, azpiko taulan azken bost urteetako garapena agertzen da.
Urtea |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
Aldea |
|
Aurrekontua |
6.521.227 |
6.709.102 |
6.964.460 |
7.236.000 |
7.787.102 |
1.265.875 |
%19 |
Foru Aldundia |
3.026.049 |
3.218.118 |
3.556.584 |
3.630.930 |
3.845.905 |
819.856 |
%27 |
Etxebizitza zerga |
672.000 |
700.000 |
745.000 |
785.000 |
793.000 |
121.000 |
%18 |
Ibilgailu zerga |
325.000 |
330.000 |
340.000 |
355.250 |
370.000 |
45.000 |
%14 |
Kanpina |
580.000 |
601.415 |
686.000 |
764.819 |
870.000 |
290.000 |
%50 |
4.603.049 |
4.849.533 |
5.327.584 |
5.535.999 |
5.878.905 |
1.275.856 |
||
0,71 |
0,72 |
0,76 |
0,77 |
0,75 |
Lau partida horiek diru-sarreren laurdena ematen dute. Hondartzako aparkalekuak, Musika eskolako eta zaborrak jasotzeko tasekin hartzen denarekin %80 pasa izango ziren. Lau partida nagusiek izan duten igoera bost urtetan (1.275.856) aurrekontuak duena baino handiagoa da (1.265.875). Beraz, askotan “erakundeetara joan eta diru-laguntzak eskatu eta lortu” esan dena zenbakiek ez dute frogatzen.
Udal Gobernuaren hasierako proposameneko 7.604.837 eurotatik onartu diren 7.787.102 eurotara (182.265 euro gehiago) udal gobernutik kanpo dauden taldeek Kontuhartzailetza aurrean landutako eta arrazoitutako argudioekin lortu dira. Horretarako, besteak beste, iazko emaitzak (kanpina) eta aurten aurreikusi daitezkeen egoerak (lanpostu berrien urte hasierako soldatak ez jasotzea) hartu dira kontuan.