1. atala: Ibilbidea denboran.
2017-10-5ean: Ordenantza Fiskalak onartu ziren. Behar beharrezkoak zergak eta tasak finkatzeko eta horrekin urteko diru-sarrerak kalkulatzeko.
2017-12-12an: jaso zuten udal gobernuan ez dauden taldeek aurrenengo zirriborroa. Desorekatua, aurrekontu batzuk inoiz ez direnak izan behar: Sarrerak 7.602.837 euro eta Gastuak 7.468.298 euro.
2017-12-21ean: orekatua bidali zitzaigun, Sarrerak eta Gastuak = 7.604.837 euro.
2018-01-12an: izan zen lehenengo Ogasun batzorde ofiziala, teknikariak azalpenak ematen. Gobernuan ez dauden taldeek bazegoela 150.000 euro inguru gehitzea esaten dute: kanpineko diru-sarrerak, lanpostu berriak ez betetzearen zatia, 2. etxebizitzen zerga,…
2018-01-19ko: Ogasun batzordean diru-sarreren igoerak eztabaidatzen dira eta hurrengo batzorderako zehaztuta eta itxita ekartzea eskatzen da.
2018-01-24rako: konbokatzen da batzordea goizeko 11etan. Batzordekide batek ezinezkoa du eta ostiralean (26) egiteko gelditu zen baina horretan ere ezinezkoa suertatzen da .
2018-02-5eko: batzordean Sarrerak 7.787.102 eurotan finkatzen dira. Beraz, udal gobernutik kanpo dauden taldeek aurrekontuak landuta eta arrazoitutako argudioekin 182.265 euro gehiago lortu dute.Batzorde horretan gobernuan ez dauden taldeek emendakinak aurkezten dituzte.
2018-02-15eko: Ogasun batzordean emendakinak bozkatuz eta onartutakoak aurrekontuetan islatuz Gastuak 7.787.102 eurotan finkatzen dira .
2018-02-21eko: udalbatzarrean onartu zen Orioko Udalaren 2018ko Aurrekontu Orokorra aldeko bost botorekin (EAJ), aurkako birekin (Orain) eta bost abstentziorekin (EH Bildu eta PSE-EE).