Horretarako daude eginda mailak eta sailkapenak, bakoitzak duen ahalbideak kontuan izanda bere neurrikoekin egoteko eta lehiak edo eskubideak tartean baldin badaude horietan berdintasunean jokatzeko.
Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuko 2. artikuluko b) atalean ezarrita daude 2. mailako Idazkaritza izateko Udalek duten baldintzak: 5.001etik 20.000rako biztanleria izatea edo 5.001 biztanle ez izanda gutxienez 3.000.000 euroko aurrekontua izatea.
Futbolaren erreinu zabaletik adibidea hartuta, ez da berdina 1., 2. edo 3. mailan jokatzea. Maila bakoitzean jokatzeko betebeharrak dituzu, lana eginda hartutako merituekin saria daukazu eta neurria eman behar da daukazun maila mantentzeko.
Oriok 3. mailako Idazkaritza dauka. Hamarkada bat pasatu da Orioko biztanleria 5.000 biztanletik gora dagoela eta aurrekontuetako diru-kopuruaren muga hamarkada batzuk dira gainditua duela.
Orain taldeak duen informazioagatik Orioko Udalean Idazkaritza 3. mailakoa da. Hori da ez duguna ulertzen eta ezjakintasunean galdetzen dugu eta jakin nahi dugu zergatik ez daukan 2. mailako Idazkaritza eta horrek dakarren 2. mailako kontu-hartzailetza.