Miriam sei urtez izan da Orioko udaleko zinegotzia eta herritarrei mezu bat luzatu zien bere azken udalbatzarrean: kalean, parkean edo tabernan egiten diren kritika antzuek ez garamatzate inora. Kritiketatik ekintzetara pasa behar dugu; denon artean kaleko hitzak udalera eraman behar ditugu, entzunak izan daitezen. Hori da parte hartzea bermatzeko bide bakarra.
Miriamek utzitako zinegotzi kargua betetzeko Iñigo Arruti Agirre Txabola aukeratu du Orain taldeak. Horretarako, apirilaren 12an udaletxean agiriak aurkeztu dira, egin behar diren izapideak bizkortzeko.