Kultur zinegotziak parte-hartzaile eta orokorrean herritar guztiei eskerrak emateko idatzi du medioetan. Xume, motz eta egoki, denera iristen eta ondo egindakoa azalduz eta eskertuz. Azken lerroetan barkamena kale garbiketan hutsune bat egon zelako. Ondo dago ardura politikoa bere gain hartzea baina ondo legoke baita ardura teknikoa baten batek aitortzea.
Hurrengo egunean jaunartzeak zeuden. Ez da Orion egiten den lehengo festa eta ez da izango azkena. Oraintxe argitaratu den garbiketa kontraturako lehiaketan neurriak jarri beharko ziren protokolo hutsune horiek gehiago ez gertatzeko.
Maiatzaren 14. egunean ikusle eta jarraitzaileei tokia hartzen, bonbiladun bi begi handiekin eta traba besterik ez zutela egiten, hainbat kotxe zeuden Talleres Arostegi aurrean. Jendea kotxe tarteetan balea eta traineruak ikusi nahirik. Denbora da Udaletxeak txostenak eskatuta zituela eta, azken Obra eta Zerbitzu batzordean informatu zenez, orain dela gutxi jaso dira aitortuz tailerra itxita dagoen bitartean inork ezingo duela bertan kotxerik aparkatu. Beraz, laster espazioa berriro denentzat izango da.
Kalean gora, kalean behera denetik entzuten da: balea puzgarria egiteak 30.000 eurotako kostua izan duela, udaletxeak afari bat ordaindu duela balea egunaren kontura, etab. Eskatzen duguna zera da, gardentasun printzipioa erabiliz eta beste jaietan egiten den bezala, zein aurrekontu eta zenbat gastatu den azaltzea herritarren informazio eskubidearen alde eta zurrumurruei aurre egiteko.