2011-2015 legealdian askotan eskatu genuen kale garbiketarako kontratu berria martxan jartzeko pausuak ematea baina krisi garai gordinenean geunden eta zergekin ezin zen herritarra gehiago estutu. Gainera, Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik bidalitako dirua ez zuen ia gehikuntzarik izan 2015 arte: 2011 à 3.121.171 euro; 2012 à 3.135.966 euro; 2013 à 3.112.996 euro; 2014 à 3.273.421 euro; 2015 à 3.438.139 euro.
2004tik 2014ra mila herritar baino gehiagoko hazkundea izan du Oriok, erabiltzen den herriko azalera handitu egin da eta horrekin batera garbitzeko azalera ere bai.
2015eko hasieran kontratazio berrirako plegu teknikoak eta administratiboak eginak zeuden eta urte bukaerarako martxan egongo zela pentsatzen zen. Obra eta Zerbitzu Batzorde informatzaileak 2016ko martxoaren 18an egin duen bileran dokumentu guztiak (planoak, pleguak, maiztasunak, xehetasunak, etab.) jarri dira mahai gainean eta kontratua diktaminatuta gelditu zen.
2016ko apirilaren 5ean egin den Udalbatzarrean Orioko kale-garbiketa zerbitzua kontratatzeko klausula administratibo partikularrak eta baldintza teknikoen orria aho batez onartu ziren.
Europako buletinean argitaratu eta 40 egun dituzte enpresek beraien eskaintzak aurkezteko. Ondoren udaletxeko teknikariek esleipen proposamena idatziko dute eta horren aurrean udaletxeko kontratazio-mahaiak (besteak beste lau talde politikoen ordezkariekin) kontratazio proposamena zehaztuko du, dena ondo joanda abuztuaren bueltan.
Orain taldeak hauteskundeetara aurkeztu zituen betebehar bat izan zen kale-garbiketarena, zerbitzua egoki betetzeak lehentasuna izan du eta dauka eta kontratu hau egitearekin kalitatezko itxura emango zaiola herriari pentsatzen dugu. Bazen garaia.