Politikoen soldata %15 jaistea. Gehiegikeri bat da, bi liberatuek alkatearen maila berdina izatea. Bai PSE-EE bai Bildu ados daude puntu honekin. Gipuzkoako gure antzeko hamaika herrien artean Oriokoa da proportzioan pertsonaleko gasturik altuena duen herria.
Motondoren etorkizuna zehazteko bilera Eusko Jaurlaritzako teknikariekin, hauteskundeen gertutasuna jakinda, udaberrian izan behar dena. Oriokoherriak 2 milioi ordaindu zituen lur horiengatik, udaletxeak berreskuratu egin behar du diru hori.
Kofradiaren egoera lehenbailehen bideratzea, eraikin horren egoera ezin da gehiago luzatu. Oriotarrek ezta eraikin berak ez dugu egoera hau merezi.
Barra peatonalizatu eta argiteria jarri. Azken obra eta gero egin gabe geratua zirenak bideratu eta bukatu.
Gaztetxea eraikin segurua bihurtu da teilatua konpondu ostean. Orain Gaztetxearen plan estrategikoa zehaztu gazteekin eta udaletxeko teknikariekin.
Urteetan Orain taldeak bakarrik defendatu duena eta ofizialki eskatuta dagoena gauzatzea, hau da, Kontu-hartzaile lanpostua izateko tramiteak hasi RPTan txertatuz. Pertsonalaren inguruko batzorde monografikoa egin.
Eskatzen dugu baita Orioko arrisku puntuak detektatzea, zerrendatzea eta exekuzioa planifikatzea eta zehaztea.