Ogasun batzordeko gai-zerrendan txertatzeko eskaerak

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2015ko abe. 11a, 11:11

Eskaerek denbora luzean ez dira erantzun, batzuk aurreko legealdikoak dira, baina ez dute gaurkotasuna galdu.

1.     Udaletxean hutsik dauden lanpostuen betetze prozesuak eta jubilazioen aurreikuspenak bost urtetara.

Orain taldean dituen datuen arabera une honetan hiru lanpostu betetzeko ditu Udaletxeak. Herritarrei gero eta zerbitzu gehiago eta hobeak ematea eta epe ertainean Udalaren giza baliabideen arrazionalizazioa bideratzeko, lanpostu horien betetze prozesuak nola dauden jakiteko eta 2020 urte arteko jubilazioen egutegia ezagutzeko txostena eskatzen dugu.

2.     Orioko udalaren gaur egungo organigrama.

Ez dago eguneratua eta arduradun politikoen eta langileen (eta beraien arteko) loturak, batzordeen eta lanpostuen araberakoak, osatzea eskatzen da.

3.     Udaletxean lan-kontratua dutenen egoera.

Lan-kontratudun langileek lan zehatzak egiteko kontratatzen direnez, Orioko udaletxean mota horietako kontratuak zein egoeratan dauden jakinaraztea eskatzen da datu hauek jasoz: lanpostuaren izena, kontratuaren xedea, hasiera data, lana gaur egun zein egoeratan dagoen eta zein epetan bukatuko den.

4.     Kontu-hartzaile lanpostua sortzea.

Jakinda 2011-2015 legealdian EAJ eta Bildu talde politikoek erabakia hurrengorako utzi zutenez eta Orioko udala kontu-hartzailea izateko egoera legalean jarraitzen duenez, lanpostua sortzea diktaminatzea eskatzen da. Udalaren egoera ekonomikoak uzten duenean bete ahal izango zen.

5.     Udalbatzarrean erabilitako orria bidaltzea.

2015eko uztailaren 7an egin zen udalbatzarreko 3. puntuan alkateak, bere hitzetan idazkariak prestatua, aurreko legealdian erabilitako diru-kopuruak zituen orrialde bat erabili zuen, Orain taldeak dituen datuekin ez datozenak bat. Kontrastea egiteko ahoz eskatu dugu hainbat tokitan eta forotan. Idazki honen bidez orriaren kopia ofizialki eskatzen dugu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide