«Debemos olvidar la gran política, tenemos que trabajar juntos por nuestros vecinos» izan zen PSEko zinegotzi berria den Ana Priedek esandakoa (DV 2015-06-14).
Beste indar politikoekin elkarlanean aritzeko galderari hau adierazi zuen EAJko alkate berriak: «la idea es trabajar juntos, sabiendo además que en los programas electorales de cada uno no hay tantas diferencias» (DV 2015-06-14).
Gure harridura esandakoetatik izandakoetarako saltoan dator. Aste honetan udaletxean lanean gabiltzala langileekin, elkarrizketa batean nahigabe arduradun berrien izenak ateratzen dira, eta baita PSOE oraingoz ez dela sartuko eta aurrerago sartzea ez duela deskartatzen. Harrituta geratzen gara: Teknikariek beste alderdiek baina lehen arduradunak ezagutzea. Hori ez da horrela izaten. Hau berresteko zuzenean alkatearengana joan ginen eta horrela zela esan zigun.
Beraz, alkateak konfirmatzen digu EAJ zinegotzien artean banatu dituztela ardura guztiak eta ORAIN eta BILDU kanpoan gelditzen direla aukerarik eman gabe, hitz egiteko aukerarik ere izan gabe.
2011n beraiek udal gobernuan egoteko gonbidapena jaso zuten baina kanpoan gelditzea erabaki zuten eta orain ere beraiek erabakitzen dute BILDU eta ORAIN baztertzea gonbidapenik luzatu gabe.
EAJko 1.133 eta PSEko 236 boto ordezkatuak udal gobernuan. Bestalde, EH BILDUko 890 boto eta ORAINeko 433 boto kanpoan. 46 botoko aldea.