Hauteskundeak

Orain plataformaren hautagai-zerrenda

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2015ko api. 16a, 15:59

2015eko maiatzaren 24ean izango diren udal hauteskundeetara aurkezteko erabakia mamitzen hasi gara. Hautagaien zerrendarekin batera osatu behar ziren herritarren sinadurak Hauteskunde-Batzordera eraman dira.

Udal hauteskundeen deialdia martxoaren 31an argitaratu zen Estatuko Boletin Ofizialean eta egun horretatik aurrera epe eta data zehatzak bete behar dira.

Hautesle-taldeek, gurea hain zuzen, egutegia alderdiek dutenetik pixka bat desberdina dugu. Hautagaiak aurkezteko epea apirilaren 20an, astelehenarekin, bukatzen da eta hautesle-taldeek aurkezten diren deialdi guztietan sinadura kopuru zehatz bat eraman behar dute. 5.000-10.000 biztanleetako herrietan gutxienez 100 sinadura aurkeztu behar dira.

Gaur bertan Orioko udaletxeko idazkariak karneten fotokopiekin ziurtatutako 110 sinadura eraman dira Donostiako Egiako Auzitegietan kokatu dagoen Haueskunde-Batzordera. Baldintza hori beteta zerrenda aurkeztu dugu.

Hona hemen Orain herri plataformak aurkeztu duen hautagai-zerrenda:

1.- Miriam Uranga Egurza

2.- Joxe Angel Iparragirre Alberdi

3.- Jexux Mari Arriaran Elkorobarrutia

4.- Eder Etxeberria Korta

5.- Ane Agirrebeña Gereka

6.- Andoni Fernandez Ostolaza

7.- Iñigo Arruti Agirre

8.- Jaime Colado Gutierrez

9.- Arantxa Manterola Lertxundi

10.- Kristina Salsamendi Ayestaran

11.- Luix Mari Aduriz Iruretagoiena

12.- Jon Otaegi Aizpurua

13.- Aitziber Indart Telleria

Mila esker datozen udal hauteskundeetan Orain herri plataformari egoteko aukera eman diguten 110 oriotarrei. Gure esku dagoen eta ahal dugun guztia egingo dugu lanean jarraitzeko Orain arte bezala.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide