Ludoteka eginda ikusteko ilusioarekin

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2015ko ots. 28a, 10:35

Orioko Udalbatzarrak bere otsailaren 26ko ohiko bilkuran ludoteka egiteko proiektu teknikoa eta baldintza administratiboak onartu ditu.

Orioko Udalbatzarraren 2011ko irailaren 29ko ohiko bilkuran Orain udal taldeak Orioko Udalak Kale Nagusia 29ko bere jabetzapeko bi etxebizitzak saltzeagatik lortutako diru-sarrerak ludoteka bat egiten gastatu behar direla adierazten du eta geratzen den dirua parke publiko estali bat egiteko erabili behar dela. Horretarako EAJ udal taldearekin akordioa lortua zuen.

Udalbatzarraren 2012ko martxoaren 28ko ohiko bilkuran Orioko Kale Nagusia 29an dauden udal jabetzapeko bi etxebizitzen salerosketa aho batez onartzen da.

Lizentzia guztiak emanda eta ikusita etxebizitzen eraikuntza geldirik zegoela, Udalbatzarraren 2014ko apirilaren 10ean egindako ezohiko bilkuran Udalari dagozkion bi etxebizitzen kopurua (354.025,14 euro) hamabost egunetan ez bazuen jasotzen udal diruzaintzan depositatuta zeuden banku-abalak exekutatuko zuela aho batez onartu zen.

Diru-kopuru hori osotasunean ludotekan gastatu behar da eta soberakinik izanez gero parke estalia egitera bideratu behar da. 208.000 euro inguru gastatzea aurreikusten da, beraz, 146.000 euro geratuko lirateke parkerako.

Obraren kontratazioa, beraz, martxan dago eta zerbitzuaren kudeaketa ere bai. Hiru udal taldeek eta eragileek modeloa aztertzen eta prospekzioa egiten (Zumaia, Elgoibar) ibili dira. Ludoteka eramango duen elkartea/enpresa kontratatzeko pleguak definitu dira eta bi astetan onartuta egotea espero da. Adjudikatua dagoen momentuan, eramango duen elkarteak/enpresak kudeatzeko era, ekipazioa eta abar parte-hartzaile prozesu batean erabakiko ditu. Horrela ziurtatuko da ludoteka proiektuan herritarren eta bereziki erabiltzaileen parte hartzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide