Beste urrats bat, beste marka bat, beste poz bat oriotarrontzat gure arraunlarien eskutik.
Historian zehar Oriok errekor eta garaipen handiak lortu izan ditu, eta joan den asteburuan, sekula beste inork egin ez duena egin du. Orain arte Orio, Hondarribia, Santurtzi eta beste beste gutxi batzurena zen arrauneko bi modalitateetan, mugikorrean nahiz tostakoan, jarduera aurrera eramateko meritua.
Joan den asteburuan gure mutilek (eta entrenatzaileek, direktibok eta laguntzaileek) izugarrizko marka jarri dute, marka imaginarioa; alegia, zortzikoan Estatu txapelketa ia irabazi egin dute, hamarreko batzuk tarteko. Eta, aldi berean, beste hamairu arraunlarik trainerutan beste garaipen ederra eskuratu dute.
Izan dira urteak gure mutilak bi modalitatetan ondo ibili izan direnak (besteak beste, 1990 eta 2000ko hamarkadetan) baina arraunlariak bietan nahastuta ibiltzen ziren, onenek-edo "doblatuz", hain zuzen ere. Oraingo hau da bietan, tostan eta mugikorrean, bakoitzean arraunlari talde ezberdinak jarrita, goi mailan, emaitza bikainak lortuz, aritzen diren lehen aldia, eta, arestian esan bezala, beste inork Kantauri osoan egin ezin izan duena da.
Beste behin ere, oriotarrok gure arraulariekin harro egoteko beste arrazoi bat dugu, eta aurtengoan, itxuraz, garaipenak ospatzeko aukera gehiago ere izango ditugu. Aupa mutilak!