Datorren asteartean, otsailak 12, elkarretaratzeak deitu ditu Gure Esku Dago elkarteak Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta herri askotan. Asteartean hasiko da preso politiko katalanen kontrako epaiketa eta, haiei elkartasuna adierazteko deitu ditu elkarretaratzeak.
Orioko Gure Esku Dago taldeak deituta, Orion ere egingo da elkarretaratzea asteartean. Herriko Plazan izango da, 19:30ean eta herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.