Azkenak emanda

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Aristi 2024ko ira. 17a, 10:00

Telmo Deuneko arraunlariei harrera Euskotren txartela. (Onintza Lete Arrieta)

Traineru denboraldia amaitu bitartean, astero arraun analisia eskainiko diete Gukari Leire Arrojeria eta Iñaki Aristi arraunlariek. Honakoa Aristik idatzitakoa da.

Azken paladak emanak dira jada. Eusko Label liga amaitzeko, Bermeok erakustaldia egin zuen, beste behin. Oriok ere bukaera ederra eman dio ligari, azken estropadan bigarren amaituz eta sailkapen orokorrean Hondarribiaren aurretik laugarren postuan amaituz.

Getariak, berriz, seigarren postuari eutsiz, Portugaleten bere maila erakutsi ahal izan du, Bermeon zapore txarrarekin geratu ondoren.

Hala ere, bi estropada horietako gai mamitsuena, play-offetako igoerako txartelak norentzat izango diren jakitea izaten da. Oraingo honetan, Kontxako sailkapen estropadan ateratzen den pronostikoa hautsiz, Zumaiako neskek lortu dute Euskotrenera igotzea Astillerorekin batera. Gizonezkoetan, berriz, sorpresa gutxi. San Juanek denboraldi osoan erakutsi duen nagusitasuna erakustea lortu du, nahiz eta Aresek aurre hartu zion Bermeoko uretan. Bi horien igoerarekin, San Pedrok agur esan behar izan dio maila gorenari.

Orain, merezitako atsedena datorkie arraunlariei. Gazteak lanean jartzeko unea da arraun klubentzat, horiek gabe ezingo baitugu gozatu arraunaz etorkizun batean, talde batzuek horri garrantzirik ematen ez dien arren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide