Lehenengo jardunaldian faboritoak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Aristi 2024ko ira. 3a, 09:00

Orioko mirotzak pozik Donostiako arrapalan. (Arnaitz Rubio Aprea)

Traineru denboraldia amaitu bitartean, astero arraun analisia eskainiko diete Gukari Leire Arrojeria eta Iñaki Aristi arraunlariek. Honakoa Aristik idatzitakoa da.

Kontxako estropaden lehen astea. Sailkatze estropada beldurraren estropada izaten da faboritoentzat, sorpresaren arriskua. Sartzeko ia aukerarik ez dutenentzat, disfrutatzekoa izaten da, egun honek disfrutatzeko gero eta gutxiago duen arren.

Orioko neska-mutilak eta getariarrak izan ziren Kontxarako txartela lortu zuten taldeak gure kostaldean. Behin lehenengo jardunaldia igarota, urte osoko agintariek bandera etxera eramateko aukera gehien duten taldeak direla esan genezake, Bermeok eta Arraun Lagunakek. Orioko neskek estropada ederra egin zuten txandan nagusi izanez, baina bigarren txandan aritu zen Arraun Lagunakek urte osoko nagusitasuna berretsi zuen kontxan ere, Oriori 9 segundo pasatxo ateraz. Gizonezkoetan, Orio bikain atera zen eta Bermeori lehenengo luzean eutsi egin zion, ziabogara 5 segundo atzetik iritsiz. Hala ere, bigarren luzean bermeotarrek beraiek bakarrik daukaten martxa sartu eta estropada dominatu zuten. Getariari txanda gogorra joan zitzaion arren, Cabori gailentzea lortu zuen. 

Bigarren jardunaldira begira, errentak azpimarragarriak diren arren, itsasoaren egoerak sorpresarako aukera eman dezake. Ea mugimendu pixka bat ikusten dugun.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide